Liburu aurkezpena
Datorren uztailak 18an, arratsaldeko 6tan Bilbon, Arriaga Auditorioan eta Bizkaia Erakinean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik eratuko da Imanol Lizarralderen “Teoría Francesa y estrategia del MLNV” (1967-8) liburuaren aurkezpena.
Liburu hau egilearen doktorego tesiaren argitarapen gaurkotua suposatzen du eta Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren (ENAM) ibilbidea kontatzen du bere jatorrietatik gaurdaino. ETAren, ENAMen erakunde sortzailearen iturri ideologikoak aztertzen ditu, ETAren Vgarren batzarrak (1967-8) egindako marxismo-leninismo adierazpena eta Gerra Herrikoiaren eskemari jarraituz.
Beste ikuspegi batzuen aldean, egileak adierazten du ENAMek bere egin duen mitoa modernoa dela, iraultzaren mitoa eta etorkizunean finkatua dagoela, gizarte sozialista bat eraikitzeko asmoz komunismorako zubi bezala. Arazo nazionala orokortasun honetan txertatutako faktore bat da, indar berezi bat eman nahiez kapitalismoaren kontrako borroka iraultzaileari.
Helburu hauek lortzeko, ENAMek izan du eta oraindik du helburuen artean EAJren abertzaletasuna instituzioetan eta gizartean duen hegemonia bere eskuetatik kentzea. Azkenik, liburuak esaten du ENAMen historioa erabat koherentea izan dela bere jatorrizko erroekin eta beraiekin bat jarraitu duela orain arteraino.
Liburuari buruz informazioa
- ISBNa: 978-84-941408-8-4
- Tapa biguna: 781 orri
- Azaleko ilustrazioa: Carlos Varona Martínez
- Hizkuntza: Gaztelania
- Argitalpena: 1ª argitalpena 2016
- Argitaletxea: Aranalde
Idazlea
Imanol Lizarralde Marín (1963).Historian lizentziatua Bartzelonako Bellaterrako Unibertsitatean (1989), Historia Garaikidean doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (2012) eta Erlijio Zientzietan diplomatua Pio XII Goi Institutoan (2015).
Bere ikerketa-ibilbidea Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren (ENAM) gainean eman da, ETAren bioletzia iraultzaileari eta berorrek nazioarte-mailan dituen harreman ideologikoei erreparatuta.”La prensa actual ” y “Sabino Arana. Visión y valoración de su figura” izenburuko liburuaren egilea dugu Anjel Mari Azkuerekin batera. Aberriberri blogaren erredazio-taldekoa ere badugu.
Ikuskatu liburaren aurkibidea






